azaroa 11, 2015

Elena Odriozola ilustratzaile donostiarra.



 








Elena Odriozola ilustratzaile donostiarrak Urrezko Sagarra saria irabazi zuen irailaren 4an Bratislavako Ilustrazio Biurtekoan Mary Shelleyren Frankenstein libururako sortutako lanagatik (Nordika Libros, 2013). Galtzagorri Elkarteak proposatu zuen lan honen hautagaitza sariketarako.  
Frankenstein liburuaren ilustrazioa

Bratislavako Biurtekoan nazioarteko ilustratzailerik onenen lanak saritzen dituzte eta saririk garrantzitsuenetarikoa da ilustratzaileen artean; Odriozola Bratislavako Urrezko Sagarra jasotzen duen bigarren euskal ilustratzailea bihurtuko da, Asun Balzolaren ondorenean. Balzolak 1985ean jaso zuen Bernardo Atxagak idatzi eta berak ilustratutako Txitoen istorioa (Erein, 1984) liburuari esker.



 Eta orain, Elenak 2015eko Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala irabazi du,  iragarri dutenez, “bere ildo berezko eta koherenteari jarraituta berritzeko izan duen gaitasunagatik eta haren lanaren ahalmen narratiboagatik”.

 Saria Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Minsterioak esleitzen du.


 Odriozolak (Donostia, 1967) Artea eta Dekorazioa ikasi zituen. 1997an, ilustratzaile moduan lanean hasi zen, eta, harrezkero, ehun liburu baino gehiago apaindu ditu bere irudiez. Euskarazko, gaztelaniazko, galizierazko, katalanezko, ingelesezko, frantsesezko, txinerazko, japonierazko, koreerazko, alemanezko, italierazko, nederlanderazko, polonierazko eta turkierazko liburuetan agertu dira lanok.



2009an Aplastamiento de las gotas Julio Cortázarren liburuaren ilustrazioarekin irabazi zuen Ilustrazio  Euskadi Saria eta 2013an Tropecista Jorge Gonzalvo Díazen liburuaren ilustrazioarekin ere bai.


0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina

 
;